Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Arkume-haziguruin salteatuak gaztarekin
Arkume-haziguruin salteatuak gaztarekin
Osagaiak
  • - Arkume-haziguruinak, 500 g
  • - Almendra txigortuak, 25 g
  • - 2 berakatz ale
  • - Gazta ondua, 25 g
  • - Ogi birrindua, 15 g
  • - Patatak, 250 g
  • - Esnegaina, 125 g
  • - Gurina, 40 g
  • - Gatza eta piperbeltza
Prestaketa

Zailtasuna: Erraza

Kostua: 4-6 euro

Kaloriak: 408 kcal

GONBIDATUA:

Kepa Agirregoikoa

NOLA EGIN:

- Patata zuritu eta egosten jarri 10-15 minutu.

- Bitartean, ura gatzarekin irakiten jarri eta arkume-haziguruinak zatituta gehitu 5 minutu.

- Ondoren, berakatza zati txikitan zartagin batean gorritzen jarri. Gero, arkume-haziguruinak gehitu eta salteatu. Almendrak eta ogi birrindua gehitu eta ongi nahasi ostean labean sartu 10 minutuz.

- Patata eginda dagoenean, ura kendu eta gurina eta esnegaina gehitu. Irakinaldi bat eman eta birrindu.

- Guztia plater batean jarri eta gainetik gazta bota.