Bigarrenak
Zailtasuna: Normala
Kostua: 1-3 euro
Kaloriak: 461 kcal
GONBIDATUA:
Aritz Urdanpilleta
NOLA EGIN:
- Tipula ongi txikitu eta lapiko batean jarriko dugu sueztitzen, olio pixka batekin. Gorritzen hasten denean, gehitu arroza, erregosi dena pixka bat eta gehitu ur beroa. Bota gatza eta utzi arroza egiten, 18 minutuz.
- Arroza eginda dagoenean, sutatik atera, gehitu mahaspasak, gazta birrindu eta bota olio zurrusta bat, eta ondoren, ongi nahasi. Utzi hozten.
- Hozten denean, egin bolatxoak, eta sartu mozzarela pusketa bat haietako bakoitzari. Arrautzatan eta ogi birrindutan pasatu eta gero, oliotan frijituko ditugu.
- Purea egiteko, patatak zuritu, moztu eta jarri egosten lapiko batean.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa