Bigarrenak
GONBIDATUA:
Gorka Lasa
NOLA EGIN:
- Jarri lapiko bat sutan oliba olio pixka batekin eta gurinaren erdiarekin, eta gorritu haragia bertan. Atera eta gorde.
- Moztu tipula eta bota haragia egin dugun lapikora, utzi sueztitzen. Gorritzen hasten denean, gehitu azafraia, koilarakada bat kanela, jengibrea eta piperbeltza. Minutu bat pasatzen denean, gehitu haragia eta martorria, urez estali eta utzi egosten 75 minutuz.
- Haragia ia eginda dagoenean, gehitu eztiaren erdia eta aranpasak, eta utzi dena egiten 10 bat minutuz.
- Jarri zartagin batean geratzen zaigun gurin apurra, eta bertan, salteatu sagarrak kanelarekin eta eztiarekin batera.
- Haragia eginda dagoenean, gehitu sagarrak, eta zerbitzatu sesamo haziez lagunduta.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa