Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Untxi gisatua kuskusarekin
Untxi gisatua kuskusarekin
Osagaiak
  • - Untxia, 400 g
  • - Tipula txiki bat
  • - Azenario bat
  • - Erramu hosto bat
  • - Barrengorriak, 100 g
  • - Berakatz ale bat
  • - Ardo zuria, 50 g
  • - Tomate saltsa, 25 g
  • - Salda, 250 g
  • - Kuskusa, 50 g
  • - Ura, 50 g
  • - Mahaspasak, 20 g
  • - Intxaurrak, 20 g
  • - Oliba olioa eta gatza
Prestaketa

Zailtasuna: Normala

Kostua: 4-7 euro

Kaloriak: 285 kcal

NOLA EGIN:

- Untxia zatitu, gatza egin eta irin apur bat bota gainetik. Lapiko batean untxia olio pixka batekin gorritu.

- Tipula,azenarioa eta berakatz ale erdi bat ondo zatitu eta untxiari gehitu. Ardo zuria bota eta pare bat minutu irakiten eduki. Tomate saltsa eta salda bota. utzi ordu batez sueztitu.

- Beste lapiko batean beste berakatz erdia olio apur batekin gorritu. Perretxikoak bota eta erregosi. Mahaspasak, intxaurrak eta kuskusa bota eta ongi nahastu dena. bota ura irakiten, estali eta sua itzali. 5-7 min egiten utzi.

- Dena egindakoan, platereratu, kuskusa behean eta untxia gainean.