Bigarrenak
Zailtasuna: Erraza
Kostua: 4-7 euro
Kaloriak: 305 kcal
Itziar Aizpuru
NOLA EGIN:
- Tipula eta berakatza txiki-txiki egin eta zartagin batean oliba olio pixka batekin sueztitu, 5 min. Porrua ongi txikituta gehitu eta dena sueztitzen utzi.
- Barazkiak gorritzen hastean, arrain xerrak gainean jarri, haragiaren aldetik. 2 min pasatutakoan, irina eta piperrauts gozoa bota gainetik eta arrainari buelta eman. Beste alde hori pixka bat egiten utzi eta ardo zuriarekin eta arrain saldarekin busti, arraina erdi estali arte.
- Tomate saltsa, txirlak eta arrautza egosia lautan zatituta gehitu, gatza bota eta eginda dagoenean, zerbitzatu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa