Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Barazki brotxeta soja saltsarekin
Barazki brotxeta soja saltsarekin
Osagaiak
  • - Barrengorriak, 150 g
  • - Piper gorri bat
  • - Kuiatxo bat
  • - Alberjinia bat
  • - Soja saltsa
  • - Irina, 100 g
  • - 2 arrautza
  • - Ekilore olioa
  • Saltsa egiteko:
  • - Tipulin bat
  • - Ardo zuria, 75 g
  • - Soja saltsa, 30 g
  • - Salda, 200 g
  • - Arto irina (Maizena)
Prestaketa

Zailtasuna: Erraza

Kostua: 1-3 euro

Kaloriak: 190 kcal

NOLA EGIN:

- Saltsarekin hasiko gara. Tipula txiki-txiki egin eta zartagin batean sueztitu. Gorritzen hastean, soja saltsa eta ardoa gehitu. Murrizten utzi. Gero, salda bota eta erdira murrizten utzi. Saltsa maizenarekin loditu.

- Brotxetarako barazkiak tamaina bereko pusketatan zatitu eta uretan egosi bi minutu.

- Barazkiak ondo lehortu eta brotxetetan sartu . Soja saltsarekin busti. Irinetik eta arrautzatik pasatu eta zartaginean olio askorekin frijitu.

- Zartaginetik atera, sukaldeko paperarekin gaineko olioa ondo xukatu eta platerean aurkeztu soja saltsarekin lagunduta.