Bigarrenak
Zailtasuna: Normala
Kostua: 4-6 euro
Kaloriak: 360 kcal
GONBIDATUA:
Inma Lasarte Garmendia
NOLA EGIN:
Normala 4 / 6 euro 360 Kcal
- Txahal-mihia lapiko azkarrean egosten jarri, tipula gorriarekin, azenarioarekin eta porruarekin, 45 bat minutu. Atera, mihia zuritu, eta ura eta barazkiak gorde.
- Tipula zuria eta berakatzak txikitu eta lapiko batean olioarekin sueztitzen jarri. Erdi eginda dagoenean, bota koilarakada bat irin, ondo nahastu eta ardoa gehitu. Irakinaldi bat eman, egosteko erabilitako ura eta barazkiak gehitu, eta utzi dena irakiten.
- Mihia xerratu, irinetik eta arrautzatik pasatu eta frijitu.
- Ilarrak egosi eta barrengorriak salteatu.
- Saltsa birrindu, mihia padera batean jarri. Ilarrak, barrengorriak eta saltsa gehitu. 5 minutu irakiten utzi eta zerbitzatu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa