Bigarrenak
- Zailtasuna: Normala
- Kostua: 5-7
- Kaloriak: 296 kcal
GONBIDATUA:
Silvana Huegun
NOLA EGIN:
- Lapiko batean algak 15 bat minutu egosi, ur eta gatz pixka batekin.
- Urraburuak erditik ireki eta hezurrak kendu.
- Piper gorria eta berdea dado txikitan zatitu eta sueztitzen jarri. Porrua gehitu, juliana era ebakita. Barazkiak erdi eginda daudenean, berakatza bota. Bukatzeko, txorrotada bat soja eta piperbeltza bota eta atera sutatik.
- Zartagin batean urraburu xerrak su bizian egin oliba oili pixka batekin. Eginda daudenean, atera eta zartagin berean algak egosiak salteatu.
- Jarri platerean barazkiak, gainean urraburu xerrak, gero alga batzuk eta bukatzeko, limoi azal arraspatua gainetik.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa