Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Garizainzuri risottoa, bakailao kokotxekin
Garizainzuri risottoa, bakailao kokotxekin
Osagaiak
  • - Arroza, 300 g
  • - Tipula txiki bat
  • - Garizainzuriak, dozena erdi
  • - 12 bakailao kokotxa
  • - Gurina, 70 g
  • - Barazki salda, 800 g
  • - Ardo zuria, 100 g
  • - Parmesanoa, 100 g
  • - Olioa
  • - gatza
  • - Piperbeltza
Prestaketa

Zailtasuna: Erreza

Kostua: 4-6 euro

Kaloriak: 490 kcal

GONBIDATUA:

Aritz Urdanpilleta

NOLA EGIN:

- Tipula zatitu eta olio pixka batekin erregosten jarri. 5 minutu pasa ondoren, gehitu garizainzuriak zatituta.

- Arroza, gatza eta piperbeltza bota eta erregosi pixka bat. Ardoa gehitu eta utzi egosten ondo urritu arte.

- Noizean behin saldarekin busti (berak behar ahala) eta ongi nahastu arroza krematsu gelditu arte (18 min)

- Atera sutatik eta bota gurina eta gazta, ondo nahastu eta atera mahaira.