Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Legatza zainzuri saltsan
Legatza zainzuri saltsan
Osagaiak
  • - 2 legatz xerra (200 g bakoitza)
  • - Zainzuriak, lata bat
  • - 8 txirla
  • - Arrautza egosi bat
  • - Ilarrak, 100 g
  • - Baratxuria eta perrexila
  • - Irina
  • - Olioa eta gatza
Prestaketa

Zailtasuna: Erraza

Kostua: 4-7 euro

Kaloriak: 189 kcal

GONBIDATUA:

Mari Tere Alberdi

NOLA EGIN:

- Legatzari azala kendu eta irinetan igurtzi.

- Zartagin batean olioa berotu eta baratxuria bota.

- Ondoren,  legatza  zartaginean sartu eta erdi eginda dagoenean zainzuriaren ura bota.

- Gero, txirlak gehitu eta hauek erdi irekita daudenean iharrak gehitu.

- Perrexila zatitu eta zartaginean gehitu.

- Epeltzeko, zainzuriak eta arrautza gehitu.