Bigarrenak
-Zailtasuna: Erreza
-Kostua: 1-2 euro
-Kaloriak: 292 kcal
GONBIDATUA:
Iñigo Lariz
NOLA EGIN:
-Labea bero dugula (180º), ogi xerrak txigortzen sartu bertara.
-Barazkiak juliana eran zatitu eta batera nahastuta katilu batean jarri.
-Beste katilu batean, irina bota eta pixkanaka ura gehitu ondo nahastuz, bukaeran arrautza gehitu eta ongi nahastuz tenpura orea lortuko dugu.
-Barazkiak tenpura orera bota eta nahastu. Jarri zartagin bat sutan olio pixka batekin, eta koilara batekin lagunduta, opiltxoak egin bertan.
-Ogi txigortua labetik atera eta baratxuria ongi igurtzi. Oliba olio txorrotada bat bota gainetik eta piperbetz pixka bat ere bai.
-Zerbitzatu opiltxoak ogi txigortuaz eta saltsa pixka batez lagunduta.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa