Bigarrenak
GONBIDATUA:
Unax Unzalu
NOLA EGIN:
- Txahal masailak gatz eta piperbeltzarekin ondu eta lapiko batean su bizian ongi gorritu. atera eta gorde.
- Lapiko berean barazkiak zatituta bota eta erregosi bertan. ardoa gehitu eta utzi erdira urritzen.
- Masailak lapikoan sartu, saldarekin busti eta utzi poliki-poliki egosten 2-3 ordu (45 min. lapiko azkarrean).
- Masailak lapikotik atera, saltsa birrindu eta iragazi. sutan irakiten eta erdira urritzen utzi. sartu bertara masailak eta irakin 5 minutu.
- Zuritu, zatitu eta egosi patatak. egosita daudenean, ura kendu, gehitu esnegaina eta gurina, utzi pixka bat irakiten eta birrindu ondo. gatza eta piperbeltza bota.
- Txahal masailak platerean aurkeztu purearekin lagunduta.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa