Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Pisto eta arroz tinbala
Pisto eta arroz tinbala
Osagaiak
  • Arroza egiteko
  • - 200 g arroz
  • - Litro erdi salda
  • - Laratxuri atal bat
  • - Perrexila
  • Pistoa egiteko
  • - Tipula bat
  • - 2 piper berde
  • - Kuiatxo bat
  • - Katilu bat tomate saltsa
Prestaketa

-Zailtasuna: Erraza

-Kostua: 3-5 euro

-Kaloriak: 380 kcal

GONBIDATUA:

Mikel Astarloza

NOLA EGIN:

- Tipula, piper berdeak eta kuiatxoa moztu, eta sueztitzen jarri.

- Moztu baratxuria txiki-txiki, eta zartagin batean jarri, oliba olio pixkatekin egiten. Gorritu baino lehenago, gehitu arroza, eta ongi nahastu dena. Gero, gehitu salda irakiten. Utzi 18 minutu egiten.

- Barazkiak eginda daudenean, bota tomate saltsa, eta beste bost minutuz sueztitzen utzi.

- Tinbala muntatu. Horretarako, metalezko aro bat hartuko dugu, eta bertan pisto geruza bat jarriko dugu oinarri bezala. Gero arroz geruza bat jarriko dugu, eta beste pisto geruza batekin bukatuko dugu.

- Kendu aroa, eta platera apaindu.