Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Txitxirio albondigak saltsan
Txitxirio albondigak saltsan
Osagaiak
  • Albondigak egiteko:
  • -100 g txitxirio ongi xukatuta
  • -tipula bat
  • -baratxuri atal bat
  • -perrexila
  • -piperrautsa
  • -ogi birrindua
  • -arto almidoia, koilarakada txiki bat
  • -soja saltsa
  • Saltsa egiteko:
  • -litro erdi salda
  • -tipula txiki bat
  • -azenario bat
  • -porru bat
  • -piper hautsa
  • -tomate saltsa
  • -irin pixkat
Prestaketa

Zailtasuna: Normala

Kostua: 0,6-2 euro

Kaloriak: 320 kcal

GONBIDATUA:

Silvana Huegun dietista

NOLA EGIN:

Txitxiroak beratzen jarri, eta ongi egosi, ur askorekin. Ongi xukatu.

Tipula txikitu, eta sueztitzen jarri.

Ontzi batean, txitxirioak sardexka batekin txikituko ditugu, eta bertara, tipula erregosia, baratxuri txikitua, perrexila, arto almidoia eta soja saltsa txorrotada bat gehituko dizkiogu. Ongi nahastu, eta gero ogi birrindua gehituko diogu pixkanaka, behar ahala, masa leuna baina lan egiteko erraza lortu arte. Hozkailuan eduki ordu erdi.

Saltsa egiteko, barazkiak txikitu eta sueztitzen jarriko ditugu olio pixkatekin.

Erdi eginda daudenean (10 min.), piper hautsa gehituko diogu, eta dena ongi nahastu. Gero irin pixkat botako diogu, nahastu, eta bukatzeko tomate saltsa eta salda gehituko dizkiogu. Utzi dena 10-20 minutu irakiten.

Txitxirioen orea hartu, eta harekin bolatxoak egin. Ogi birrindutik pasa, eta olio berotan frijitu.

Saltsa birrindu, eta bertan sartu albondigak. Utzi 10 minutu irakiten.

Nahi dugun goarnizioa jarri diezaiokegu, patata frijituak, barrengorriak, ilarrak....