Bigarrenak
- Zailtasuna: Erraza
- Kostua: 2-3 euro
- Kaloriak: 250 kcal
NOLA EGIN:
Zatitu tipula eta jarri zartagin batean sueztitzen gatz pixka batekin.
Garbitu ongi berdelak, hezur guztiak ondo kendu, eta txiki-txiki moztu.
Txiki-txiki egin baratxuria, pepinoa eta perrexila.
Gehitu berdelei bi gorringoak, tipula eta barazkiak. Bota gatza eta piperbeltza eta ongi nahastu. Sartu hozkailuan.
Egin hanburgesa opiltxoak eskuekin eta erre zartagi batean.
Muntatu hanburgesak ogi opiletan, maionesa,letxuga eta tomateaz lagundurik.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa