Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Oilagorra saltsan sagar purearekin
Oilagorra saltsan sagar purearekin
Osagaiak
  • - 2 oilagor
  • - 2 tipula
  • - 2 azenario
  • - 2 baratxuri buru
  • - Nabarnizko arbitxoak
  • - Aranpasa batzuk
  • - Piperbeltza, 6 ale
  • - sagar bat
  • - Ardo zuria eta koñaka
  • - Salda
  • - Azukrea
Prestaketa

- Zailtasuna: Zaila

- Kostua: 20 euro

- Kaloriak: 700 kcal

GONBIDATUA:

Juantxu Larruzea

NOLA EGIN:

Oilagor lumatuei tipula erdi tripa barruan sartu eta olio pixka batekin lapikoan gorritu.

Gehitu bertara gainerako barazkiak, piperbeltz aleak eta sagarra. Utzi sueztitzen.

Ardo zuria eta koñaka bota eta flanbeatu. Salda gehitu eta egosten utzi.

Egosi Nabarnizko arbitxoak.

Oilagorrak eginda daudenean, atera eta saltsa birrindu. Saltsa iragazi eta berriro sartu oilagorrak bertan.

Oilagorrei arbitxoak eta aranpasak gehitu.

Oilagorrak platerean aurkeztu, arbitxo eta aranpasekin lagunduta.