Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Bakailao tortila
Bakailao tortila
Osagaiak
  • Sei lagunentzat:
  • - Bakailaoa, 1/2 kg
  • - Tipulak, 2
  • - Arrautzak, 12
  • - Olioa, 12 koilarakada
  • - Perrexil txikitua
  • Egilea: Danelbis Gonzalez
  • Jatetxea: Goenkale
Prestaketa

Lehendabizi, bakailaoari gatza kendu behar diogu. Eta horretarako 48 ordu uretan sartuta edukiko dugu, 9 orduoro ura aldatuz.

Denbora hori pasa ondoren, uretatik aterako dugu, ondo lehortuko dugu, hezurrak kendu eta zati txikitan egingo dugu.

Segidan tipula txikituko dugu (ez dute oso zati txikiak izan behar) eta zartagin handi batean jarriko dugu 6 olio goilarerekin su baxuan potxatzen. 30 edo 40 minutu inguruan izango dugu horrela eta hobe taparekin estalita, tipula gardena gelditu arte.

Ondoren, bakailaoa bertara botako dugu eta 10 minutuz egingo dugu. Ondoren, hozten utziko dugu eta soberan duen olioa kenduko diogu.

Orain, arrautzak irabiatuko ditugu. Amaitutakoan, hoztutako bakailao eta tipularekin nahastuko dugu eta perrexil apur bat botako diogu.

Azkenik, tortila egiteko, olio pixka bat botako dugu zartagin batera eta ondo berotutakoan, arrautza nahasketa botako diogu. Azpitik ondo egina dagoenean, tortila erdia beste erdiaren gainean tolestuko dugu eta atera egingo dugu.