Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Pintada boilurrez eta fartsaz betea
Pintada boilurrez eta fartsaz betea
Osagaiak
  • Pintada bat (1,5 kg-koa)
  • Txahalki xehatua
  • Txerriki xehatua
  • Tipula
  • Arrautza bat
  • Pistatxo zurituak
  • Aran pasak
  • Korinto mahaspasak
  • Pinaziak
  • Boilur beltza, fin xehatua
  • Koñak txorrotada bat
  • Porto txorrotada bat
  • Gatza eta piperrautsa
  • Lau espezia bat eginda
  • Hornigaiak:
  • Gaztaina-purea:
  • Gaztaina zurituak
  • Hegazti-salda
  • Gatza eta piperrautsa
  • Gurina
  • Orburu-mamiak
  • Patata-bolak:
  • Patatak
  • Gurina
  • Urdaiazpiko-takoak
  • Errebozatzeko:
  • Irina
  • Arrautza bat, irabiatua
Prestaketa

Luis Irizarrek prestatutako errezeta honek osagari asko ditu. Hona hemen osagaien zerrenda osoa: Pintada bat (1,5 kg-koa).

Betegarriak: Txahalki xehatua, 250, txerriki xehatua, 375 g, tipula bat, fin xehatua eta oliotan sueztitu, arrautza bat, pistatxo zurituak, 50 , aran pasak, 8,

korinto mahaspasak, 50 g, pinaziak, 50 g, boilur beltza, fin xehatua, 20 g, koñak txorrotada bat, porto txorrotada bat, gatza, piperrautsa eta espeziak.

 

Hornigaiak: Gaztain purea: gaztaina zurituak, 05 kg, hegazti-salda, 0,5 l, gatza eta piperrautsa, gurina, 30g eta Orburu-mamiak, 12. Patata-bolak: patatak, 05 kg, gurina, 50 g eta urdaiazpiko-takoak, 50 g.

Errebozatzeko: Irin, arrautza bat (irabiatuta).

Luis Irizarren errezetari hasiera emateko, pintada hegaztiari hezurrak kendu.

Tipula txikitu eta oliotan sueztitu.

Fartsa egiteko, txahal xehetua, txerriki xehetua, pistatxoak, korinto mahaspasak, pinaziak, espeziak, trufa txikitua, koñaka, porto ardoa, tipula gozatua eta arrautza ondo nahastu.

Pintadari gatza eta piperbeltz puntua eman eta aurretik prestatutako nahasketarekin hegaztia beti.

Hegaztia ondo lotu eta laberatu.

Fartsa albal orrian bildu eta laberatu.

Gaztaina purea egiteko, gaztainak, salda, gatza, azukrea, kanela hautsa eta piper beltza nahastu eta lapioan irakin.


Osagai guztiak platereratu.