Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Bisigua eta muxarra parrilan erreta
Bisigua eta muxarra parrilan erreta
Osagaiak
  • -Bisigua
  • -Muxarra
  • -Baratxuria
  • -Pipermina
  • -Oliba-Olioa
  • -Ozpina
Prestaketa

Hasteko, bisigua ta muxarrari ezkatak kendu eta erditik ebaki.

Muxarra eta bisiguari gatza bota eta oliba-olioaz busti.

Ale biak parrilan jarri eta egiten utzi. Kontuan izan muxarrak bisigua baino azal gogorragoa duela eta parrilan denbora gehiago utzi beharko duzula.

Bisigua platereratu eta hezurrak kendu.

Parrilan zartagia jarri eta baratxuria, pipermina eta oliba-olioarekin errefritoa egin.

Bisiguaren gainetik errefritoa bota eta ozpina edo limoiarekin gozatu.

Prest dagoenean, muxarra parrilatik atera.