Bigarrenak
Hasteko, tipula, azenarioa eta porrua zati txikietan egin eta oliotan sueztitu.
Aurrekoari ardo zuria eta txangurru haragi mamutua gehitu eta guztia sueztitu.
Txipiroia nahasketarekin bete, ezkata ogitik pasatu eta frijitu.
Pistoa egin, tipula, piper berdea, kuiatxoa eta tomate saltsarekin. Pistoari txipiroi zatitxoak gehitu eta guztia bat egin.
Txipiroi tinta koilarakada bat alginatotik pasatu eta bolatxoa egin.
Osagai guztiak kristalezko ontzi batean platereratu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa