Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Arkume besoa hur kremarekin
Arkume besoa hur kremarekin
Osagaiak
  • -Arkume besoa
  • -Oliba-olioa
  • -Gatza
  • -Gurina, 85 g
  • -Esne-gaina, 80 ml
  • -Patata, 200 g
  • -Tipulatxa
Prestaketa

Hasteko, ura berotu eta poltsan sartutako arkumea bertan sartu. Egiten utzi denbora batez.

Ur berotan patata egosi. Gero, ur ezberdinean, tipulatxa egosi.

Gurinari hur kolorea eman. Ondo sueztituz gero, gurinak hur zapore eta usaina hartzen du.

Gurinari esne-gaina eta patata egosia gehitu. Guztia murrizten utzi eta birrindu.

Tipulatxa egosia zuritu eta erditik ebaki.

Arkumea poltsatik atera eta zartagi bero-beroan gorritu.

Bere zukuan poltsan gelditu den saltsa ipini eta murriztu.

Osagai guztiak aurkeztu.