Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Erreboiloa tomate-erre olioa eta alberjinia kremarekin
Erreboiloa tomate-erre olioa eta alberjinia kremarekin
Osagaiak
  • -Erreboiloa, 350 g
  • -Tomate bat
  • -Oliba-olioa, 100 g
  • -Baratxuria
  • -Pipermina
  • -Alberjinia bat
  • -Gurina, 500 g
Prestaketa

Hasteko, alberjinia erditik ebaki eta zartagian markatu. Tomatea ere erditik ebaki, pepitak kendu eta oliba-olioaz biak labean sartu.

Oliba-olioa, baratxuri zatitua eta piperminaz errefritoa egin.

Erreboilo zati eder bat plantxan egin. Azalaren aldetik egin ondo egin eta kurruskari dagoenean, beste aldetik gorritu.

Alberjinia eta tomatea labetik atera. Alberjiniari mamia atera eta gurina eta urarekin lapikoan berotu. Ondo nahasita dagoenean, dena birrindu.

Tomatea eta errefritoa bat egin eta birrindu.

Osagai guztiak platereratu eta gatz pixka bat bota.