Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Orein errea
Orein errea
Osagaiak
  • -Oreina
  • -Orein hezurra
  • -Tipula erdi
  • -Azenario erdi
  • -Koñaka, txorrotada bat
  • -Ardo beltza, 50 g
  • -Porto ardoa, 50 ml
  • -Salda, 200 g
  • -Udare bat
  • -Gurina, 10 g
  • -Azukrea, 10 g
  • -Okarana
  • -Patata egosi bat
  • -Oliba-olioa
Prestaketa

Hasteko, udarea zuritu eta zatitu. Ura, gurina eta azukretan egosi.

Orein-hezurrak oliotan gorritu, barazki txikituak gehitu eta guztia erregosi. Ardo beltza, Porto ardoa eta koñaka gehitu eta murriztu.

Aurreko guztiari salda bota eta dena sueztitu.

Orein zatia plantxa beroan egin buelta eta buelta.

Udare saltsa birrindu. Erregosiari saltsa atera eta berriz irakin.

Patata egosia zapaldu eta oliba-olioa gehitu.

Osagaiak platereratu eta gatza bota. Okarana eta rukulaz lagundu.