Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Txahal bilkari betea onddo saltsan
Txahal bilkari betea onddo saltsan
Osagaiak
  • -Txahala, xerra 1 (ez fina, ez lodia)
  • -Urdaiazpiko egosia
  • -Mozzarella edo Emmental gazta, xerra 1
  • -Irina
  • -Arrautza
  • -Ogi birrindua
  • -Tipula, ½
  • -Onddoakk (Boletus)
  • -Esne-gaina
  • -Oliba-olioa
  • -Gatza
  • -Ziazerba hostoak
Prestaketa

Onddo saltsa egiteko, lapikoan juliana erara ebakitako tipula sueztitu. Onddoak bertan egin eta esne-gaina gehitu eta irakin. Gatza bota eta dena birrindu.

Haragia ondu eta urdaiazpikoa eta gazta gainean jarri. Zilindro itxura eman, eta zotz batekin forma mantendu. Bilkaria arrautza, irina eta ogi birrindutik pasatu eta oliba-olio berotan frijitu.

Zizerba hostoak frijitu.

Platerean, onddo saltsa jarri eta bilkari betea gainean utzi. Zizerba hostoekin apaindu.