Bigarrenak
Hasteko, xerri belarriak egosi. Puntu egokia lortzea nahi badugu honako jarraibideak bete behar ditugu: xerri belarriak hiru aldiz egosi, bakoitzean ur berria jarriz. Laugarrenez egosterakoan, baratxuria, gatza eta ezkaiarekin 3 orduz irakin.
Xerri belarri egosiak eta urdaizpikoa juliana eran ebaki eta salteatu. Azken momentuan sesamoa gehitu.
Ardi gazta birrindu eta zartagian teila bat egin.
Tomatea eta piper berdea ondo txikitu. Tomatea, piper berdea, gatza, ozpina eta oliba olioaz ozpin-olioa egin.
Platerean xerri belarri salteatuak ipini. Aurrekoari, kukuluak, tipula gorria eta Ibarrako piperra ozpinetan batu.
Perrexila eta tomate ozpin-olioarekin apaindu eta aukeztu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa