Bigarrenak
Hasteko, tipula juliana eran ebaki eta oliba oliotan sueztitu.
Parrilarako sua prestatu. Txipiroi eder bat aukeratu eta parrilan erre.
Norberak egindako nahasketa bat gainetik bota, txipiroia pixka bat bustiz. (Kasu honetan sukaldariak ardo zuriz eta olioz egindako nahastea botatzen dio, olioa eta limoia edo ozpinarekin ere egin ohi dira honelako saltsak).
Berakatza, pipermina eta oliba olioaz errefritoa egin eta parrillatik atera berri dugun txipiroiari gainetik bota.
Txipiroi tinta eta perrexil olioaz gozatu eta aurretik sueztitutako tipula gehitu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa