Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Txerrikume konfitatua ketatik pasata
Txerrikume konfitatua ketatik pasata
Osagaiak
  • - Txerrikumea
  • - Arto-irina
  • - Ekilore-olioa
  • - Gatza
  • - Tipula
  • - Berakatza
  • - Erramua
  • - Piperbeltz beltza
  • - Ardo zuria
  • - Limoia
  • - Haragi-salda
Prestaketa

Hasteko, lapiko batean ekilore-olioa, piper beltza, erramua, berakatza eta gatz pixka bat jarri. Txerrikume zatia bertara sartu eta sutan konfitatu (tenperatura epelean egin).

Haragi salda, ardo zuria, limoi zukua, berakatza eta arto-irina lapiko batean sartu, koilara edo irabiatzeko edozein tresnarekin nahastu eta sutan egin.

Txerrikume konfitatua parrilan gorritu.

Txerrikumea parrilatik ateratzerakoan, saltsa gainetik bota eta koloretako letxuekin aurkeztu.