Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Txahal masailak ziza eta barrengorriz beteak
Txahal masailak ziza eta barrengorriz beteak
Osagaiak
  • -Txahal-masailak, 2
  • -Tipula, 1
  • -Azenarioak, 2
  • -Baratxuriak, 2 ale
  • -Ardo beltza, 300 g
  • -Saltsa loditzeko irina
  • -Sagar-purea
  • -Ahate-gibelezko bloka, 2 xerra
  • Betegarria:
  • -Zizak, 100 g
  • -Barrengorriak, 100 g
  • -Baratxuriak, 2 ale
  • -Irina
  • -Gurina
  • -Esnea
Prestaketa

Hasteko, Txahal masailak oliotan gorritu.

Barazkiak (tipula eta azenarioa) ondo txikitu eta txahal masailei gehitu. Gainetik ardo beltza bota, ura gehitu eta guztia sueztitu.

Txahal masaila gorrituta dugunean,  xerretan moztu.

Betegarria:

Zartagin batean, baratxuriak gurinarekin gorritu.

Zizak eta barrengorriak juliana eran ebaki eta baratxuriei gehitu.

Zartagin berera irina eta esnea gehitu eta guztia nahastu ondo egin arte.

Xerra bi bata bestearen gainean jarri eta ziza eta barrengorriz egindako nahasturarekin bete.

Foie zatia zartaginean gorritu eta xerren gainean jarri.

Barazki eta ardoarekin egindako saltsa gainetik bota. Amaitzeko, gainetik gatz pixka bat bota.