Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Basatxerri hirugihar konfitatua sagar, intxaur eta ezti ravioliekin
Basatxerri hirugihar konfitatua sagar, intxaur eta ezti ravioliekin
Osagaiak
  • -Basatxerri hirugiharra 300 g
  • -Azalorea 200 g
  • -Patata 200 g
  • -Sagarra 1
  • -Intxaurrak 30 g
  • -Wonton pasta 4 orri
  • -Eztia 50 g
  • -Basatxerri zukua
Prestaketa

Konfitatu hirugiharra labean 150 graduan 2 orduz. Bestalde, egin krema bat, patata eta azalorea erabiliz.

Zartagin batean, salteatu sagarra eztiarekin eta intxaurrarekin.

Egosi wonton pasta, egin 2 ravioli eta sartu labean  150 graduan, 5 minutuz.

Atera platerera hirugiharra ongi gorrituta, eta apaindu patata- eta azalore-krema pitin batekin. Ondoan, ipini ravioliak, eta bota basatxerriaren zukua.