Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Usakumeak saltsan bonba arrozarekin
Usakumeak saltsan bonba arrozarekin
Osagaiak
  • -Usakumeak 2
  • -Baratxuria
  • -Tipula
  • -Azenarioa
  • -Oilasko-salda
  • -Bonba arroza
  • -Koñaka
  • -Olioa eta gatza
Prestaketa

Hasteko, usakumeak frijitu behar dira eta geroko gorde. Gero, olio horretan bertan, bigundu tipula, baratxuria eta azenarioa. Jarraian, gehitu koñaka eta garreztatu ezazu eta azkenik bota oilasko-salda. Bukatzean, pasatu irabiagailutik.

Bestetik, kazola batean, jarri usakumea saltsarekin. Egiten amaitu baino ordu erdi aurretik, gehitu arroza eta egiten utzi behar da, usakumeak bigundu arte.

Ondoren, atera buztinezko plater batera.

Gogoratu egozten lau minutu utzi behar direla.