Bigarrenak
PRESTAKETA:
Labea berotu 180 graduan. Labea berotzen ari den bitartean, patata-, urdai- eta gazta-pastela prestatzen hasiko gara. Labeko paperaz molde bat forratuko dugu. Patatak zuritu eta lamina finetan moztuko ditugu. Urdaia ere tamaina bereko laminatan moztuko dugu. Pastela egiteko, prozedura honi jarraituko diogu:
Lehenengo, bi patata-geruza; gero, urdai-geruza bat eta birrindutako gazta. Berriro, patata-geruza bat; urdai-geruza bat eta gazta, lau geruza osatu arte. Azkenean, bi patata-geruza, lehenengoan bezala. Labean sartu 180 ºC-an, 25 minutuz.
Sagar-marmelada. 250 gramo sagar eta 125 gramo azukre loditzen jarriko ditugu, 45 minutuan. Pluma plantxan egin su bizian, ondo markatuta geratu dadin.
Patata-pastel zati bat moztu eta plantxan gorritu, alde guztietatik.
AURKEZPENA:
Platera sagar-marmeladarekin margotu, eta gainean, pluma eta pastela jarri. Pluma Maldon gatzaz onduko dugu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa