Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Ahate konfita, mertxika purearekin, patatak eta ezkaiarekin eta Pedro Ximenezen erredukzioarekin
Ahate konfita, mertxika purearekin, patatak eta ezkaiarekin eta Pedro Ximenezen erredukzioarekin
Osagaiak
  • - Ahate-konfita
  • - Pedro Ximenez, 100 cl
  • - Haragi-salda, 50 cl
  • - Mertxika almibarrean, lata bat
  • - Azukrea, 50 g
  • - Patata, 2
  • - Ezkaia, pixka bat
Prestaketa

PRESTAKETA:

Labea 220 ºC-an berotu. Konfita 220 graduan egin, 15  minutuan.

Pedro Ximenez sutan jarri loditzen. Erdira urrituta dagoenean, azukrea eta salda bota, eta loditzen lagako dugu sutan, lodiera egokia lortu arte. Patata zentimetro bateko laminatan moztu; olioa, gatza eta ezkaia bota; eta 180 graduan labean erregosi, 25 minutuz. Mertxika sutan jarri, bere saldatan egosi, eta 15 minutuan utzi. Gero, mertxika bere urarekin birrindu eta iragazi. Epeletan gorde.

AURKEZPENA:

Platerean, lehenengo, mertxika-purea jarri; gero, patata; eta gainean, ahate-magreta. Bukatzeko, Pedro Ximenezekin platera apaindu.