Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Oilasko ogitartekoa barbakoa saltsarekin
Oilasko ogitartekoa barbakoa saltsarekin
Osagaiak
  • -Gustuko ogia
  • -Oilasko-bularra
  • -Uraza
  • -Tomate frijitua
  • -Olio pixka bat
  • -Baratxuria
  • -Tipula
  • -Azukre beltza
  • -Soja-saltsa
Prestaketa

Eltze batean, erregosi tipula eta baratxuria olio pixka batekin, bigundu arte. Ondoren, bota azukre beltza eta nahastu apur bat, azukrea erre dadin. Bota tomate frijitua eta soja-saltsa. Eduki su gozotan 5 minutuz.

Nahi izanez gero, txigortu ogia, frijitu oilasko-bularrak, ipini uraza-hostoak eta bota saltsa ugari gainetik. Prest.