Bigarrenak
Nahastu katilu handi batean gari-glutena, gatza, piperrauts gorria eta piperrauts beltza. Bota ura pixkanaka eta eskuekin nahasten joan, ore malgua osatu arte.
Ore bigun hori eltze batean ipini eta urez estali. Atondu soja-saltsaz, jengibre zatiaz, baratxuriz eta kombu algaz. Jarri sutan eta eduki irakiten poliki-poliki ordubetez.
Bestalde, hozkailuan ditugun barazkiak erabiliko ditugu. Garbitu, moztu eta erregosi zartagin batean olio eta gatzarekin. Ia bukatzear ditugunean, moztu seitana lauki txikitan eta erregosi barazki guztiekin. On egin.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa