Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Krabarroka ilar eta gari-zainzurien krema eta curryarekin
Krabarroka ilar eta gari-zainzurien krema eta curryarekin
Osagaiak
  • -Ilarrak, 200 g
  • -Gari-zainzuriak, 1 sorta
  • -Esne-gaina,200 cc
  • -Gatza
  • -Piperbeltza
  • -Tipula
  • -Oliba-olioa
  • Currya egiteko:
  • -Tipulatxak, 3
  • -Baratxuri-aleak, 2
  • -Jengibrea, 20 g
  • -Currya, 5 g
  • -Gurina, 20 g
  • -Jogurta, 300 g
  • -Esne-gaina, 100 cc
Prestaketa

Txikitu tipula dado txikitan. Jarri ura irakiten kazola batean, bota olio pixka bat eta tipula txikitua, eta irakiten hasten denean, gehitu ilarrak eta irakin 5 minutuz. Iragazi eta geroko gorde. Zuritu gari-zainzuriak, ebaki muturrak eta jarri egosten, ilarrak bezalaxe (tipularik gabe, kasu honetan). 3 minutu nahikoak dira. Ondoren, iragazi eta gorde geroko.

Kazola batean, jarri irakiten esne-gaina, gehitu ilarrak eta gari-zainzuriak, eta irakin guztia 3 minutuz. Txikitu eta iragazi, eta bota gatza eta piperra.

Txikitu eta jarri biguntzen tipulatxak eta baratxuria gurinarekin. Ondoren, bota gatza, espeziak eta egosi pare bat minutuz. Gehitu esne-gaina eta kendu surtatik. Irabiatu jogurta eta gehitu. Nahasi ongi guztia.

Atera krabarrokaren trontzoak, bota gatza eta  markatu plantxan; lehenik, azalaren aldetik, eta gero, bestetik. Egin labean 7 minutuan eta jarri osagaiak platerean.