Bigarrenak
Garbitu legatza, eta zabaldu erditik, liburu itxuran.
Jarri kazola bat sutan, ura, gatza eta ardo zuri zurrusta bat botata.
Egosi segundo batzuetan zigala eta ganba zurituak, eta gorde azalak geroko. Kendu sutatik, eta ur horretan bertan, egin txirlak. Ireki ahala atera uretatik.
Egosketa urean, egin fumeta hezurrak erabiliz. Gorde geroko, amerikar saltsa egiteko.
Ondu legatza gatzaz eta piperraz, eta ipini gurin-dado batzuk, baita zigalak, ganbak eta txirlak ere.
Itxi legatza, eta josi sabelaldetik.
Jarri laberako plaka batean, trontzoa gora begira duela, eta egin labean 220 graduan, 20 bat minutuz.
Egiten denean, atera eta jarri otarrainxkak trontzoan sartuta.
Bota amerikar saltsa gainetik.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa