Bigarrenak
Xerratu baratxuri aleak, eta egin oliba-oliotan, harik eta ongi txigortu arte.Gehitu ogia xerratan ebakita, eta sueztitu. Gehitu txorizeroaren mamia eta piperrautsa, eta sueztitu pixka batean. Bota salda, eta utzi irakiten ordu erdian, su txikian. Txikitu eta iragazi.
Tenperatura baxuko arrautzak egiteko, egosi arrautza azal eta guzti, 64 graduan, 35 minutuz. Hoztu ur-izotzetan. Jarri kazola batean olio ugari, arrautzak estaltzeko adina, eta berotu 180 graduan. Frijitu arrautzak banan-banan.
Bakailao tripakiak egiteko:
Gezatu tripakia gau batez ur hotz-hotzetan. Utzi lehortzen labean 50 graduan, erabat deshidratatu arte. Frijitu olio ugaritan, txerri-azalen tankera hartu arte. Egin labean bakailao trontzoak.
Egindakoan, jarri plater sakon baten oinarrian, eta lagundu arrautza batez eta bakailao-tripaki zatitxo batez. Azkenik, bota baratxuri-zopa gainetik.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa