Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Martxoko ezkoak patata krema, hirugihar, baratxuri beltz eta arrautzarekin
Martxoko ezkoak patata krema, hirugihar, baratxuri beltz eta arrautzarekin
Osagaiak
  • 4 lagunentzako osagaiak:
  • -Martxoko ezkoak, 1 kilo
  • -Hirugihar ondua, 40 g
  • -Baratxuri beltza, 2 ale
  • -Arrautzak, 4
  • -Kennebec patata, 200 g
  • -Gurina, 20 g
  • -Esne-gaina, 40 g
  • -Oliba-olio birjina
  • -Gatz-kristalak
Prestaketa

Garbitu perretxikoak, eta salteatu zartagin batean olio pixka batekin. Gorde pare bat perretxiko, laminatan ebakitzeko.

Zuritu eta puskatu patatak. Jarri ur ugaritan egosten, 20 bat minutuz. Ongi egositakoan, kendu ura. Kazola batean, urtu gurina eta esne-gaina. Gehitu patata, eta utzi su eztian egosten, pare bat minutuz. Txikitu irabiagailuaz, pure krematsua lortu arte.

Jarri arrautzak egosten, azal eta guzti, 64 graduan 35 minutuz.

Txikitu hirugiharra eta salteatu pixka bat zartaginean.Gehitu perretxikoak eta baratxuri beltz zatikatua, eta salteatu guztia.

Plateraren oinarrian, jarri patata-krema, gainean perretxiko salteatuak eta erdi-erdian arrautza. Amaitzeko,jarri martxoko ezko gordin batzuk laminatan ebakita. Eta gehitu gatz-kristal batzuk eta olio pixka bat.