Bigarrenak
Prestaketa:
Garbitu txipiroiak.
Txipiroi-saltsa egiteko:
Txikitu barazkiak julianan eta bigundu oliotan. Gehitu ardo zuria, eta utzi urritzen. Bota txipiroi-tinta, sueztitu, busti txipiroi-saldaz eta utzi egosten 20 bat minutuz. Iragazi salda, eta loditu arto-irinaz.
Pikillo-saltsa egiteko:
Xerratu baratxuri-alea, eta bigundu oliotan. Gehitu piperrak eta sueztitu pixka batean. Bota piperrak irabiagailuaren edalontzira, eta gehitu ur pixka bat, baita ekilore-olio pixka bat ere. Irabiatu emultsioa lortu arte.
Tipulin-olioa egiteko:
Elkartu osagaiak irabiagailuaren edalontzian, eta txikitu.
Tipula-purea egiteko:
Txikitu tipulak eta baratxuria julianan, eta sueztitu su txiki-txikian. Aldian behin, gehitu ura, konpota egin arte. Txikitu irabiagailuarekin eta iragazi.
Muntaia:
Egin txipiroiak plantxan. Atera platerera, eta apaindu saltsak erabiliz.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa