Bigarrenak
Bota gatza eta piperra itsas zapoari, igurtzi oliotan eta egin plantxan, bero-bero. Egin bi aldeetatik.
Zartagin txiki batean, berotu olio pixka bat eta gorritu baratxuri-xerra batzuk. Surtatik kanpora ateratakoan, bota ozpin zurrusta bat.
Bota olio errea itsas zapoari, platerera atera ostean
Itsas zapoari laguntzeko, jarri panadera kuiatxo batzuk.
Panaderak egiteko: mandolina erabiliz, egin kuiatxo, tipula eta piper berdearen xerra txikiak. Bota gatza eta piperra, eta gehitu olio zurrusta bat.
Egin labean 150 graduan.
Atera itsas zapoa platerera, eta jarri panaderak ondoan.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa