Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Begihandi freskoa zartaginean, barazkitxoekin salteatuta
Begihandi freskoa zartaginean, barazkitxoekin salteatuta
Osagaiak
  • -Begihandia
  • -Tipula, 1
  • -Piper berdea, 1
  • -Pipermorro gorria, ½
  • -Baratxuri-aleak, 1
  • -Arbendo txigortua, 6
  • -Nori alga, lamina 1
  • -Soja-saltsa
  • -Patatatxo frantses egosiak
Prestaketa

Begihandia zatitu eta txigortu egingo dugu zartagin batean. Geroko gordeko dugu.

Beste ontzi batean, tipula, piper berdea, piper gorria eta baratxuria salteatuko ditugu su bizian. Barazkiak zukua askatzen hasten direnean, aurrez txigortu eta zatitutako arbendolak gehituko ditugu.

Begihandia barazkiekin nahasiko dugu, eta soja pixka bat botako diogu.

Plateraren oinarrian, patatak jarriko ditugu xerratan ebakita. Haren gainean, barazkiak eta begihandia, eta goienean, berriz, nori alga julianan ebakita, begihandiaren garroekin batera.