Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Galeper eskabetxatua amamaren modura (kontserba)
Galeper eskabetxatua amamaren modura (kontserba)
Osagaiak
  • Galeperra edo eperra, 300 cl ozpin zuria, 100 cl ur, koilarakada bat oliba-olio, 4 baratxuri ale zuritu gabe, 8 piperbeltz ale, tipula gorri erdia, erramu hosto bat, ezkai adartxo bat, oreganoa eta gatza
Prestaketa

Galeperrak gorrituko ditugu zartagin batean. Zartagin berean, tipula gorria salteatuko dugu txikitutako baratxuriekin batera.

Gainerako osagaiekin eskabetxea prestatuko dugu. Potoetan galeperrak sartuko ditugu, aurrez gozatuta. Baratxuria, tipula eta eskabetxea gehituko ditugu. Maria bainuan egosiko dugu 2 orduz.