Bigarrenak
Lehenik, zatitu zezen-isatsa, bota gatza eta jarri gorritzen kazola batean olio pixka batekin. Gorri-gorri egiten denean, kendu sutatik eta gorde geroko. Bien bitartean, zuritu eta txikitu barazkiak, eta egin geldi-geldi aurrez zezen-isatsa gorritzeko erabili dugun oliotan, harik eta kolore gorri samarra hartzen duten arte. Ondoren, gehitu irin pixka bat, eta sueztitu pixka batean. Bota ardo zuria, eman indar gehixeago suari eta garreztatu. Sueztitu berriz ere, eta gehitu haragi-salda. Probatu ea gatzean ongi dagoen. Irakiten duenean, pasatu iragazki txinatarretik edo puregailutik. Azkenik, jarri zezen-isatsa kazola batean, gehitu saltsa eta utzi egosten ordu eta erdian, gutxi gorabehera.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa