Bigarrenak
Lehenik, garbitu txahal-masailak, eta zatitu. Bestalde, txikitu tipula, piper berdea eta azenarioa.
Kazola batean, jarri frijitzen su bizian txahal-masailak, aurrez gatza botata eta irinetan pasatuta.
Sueztitu zati guztiak, eta utzi azpil batean. Horren ondoren, gehitu olioa, tipula txikitua, piper berdea eta azenarioa. Utzi sueztitzen 20 bat minutuan, eta gehitu onddoak zatikatuta. Beste 5 bat minutuz sueztitu, eta garreztatu. Jarraian, gehitu salda eta utzi irakiten 10 bat minutuan. Ondoren, xehatu. Kazola batean, jarri txahal-masailak eta gehitu saltsa. Probatu gatzean ondo dagoen, eta irakin 2 orduz su motelean.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa