Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Oreina austriar erara
Oreina austriar erara
Osagaiak
  • Kilo bat orein-azpizuna, 2 tipula, porru bat, azenario bat eta apio erdia. Hornigairako: Sagar bat, aranpasak, masustak, andere-mahatsak (grosella) eta gaztainak. Saltsarako: 300 ml. ardo beltz, Koñak zurrusta bat, Proventzako belar edo espeziak, masustak eta irina.
Prestaketa

Espeziak, apioa, azenarioa, tipula eta porrua ardotan sartu, eta ozpina eta koñaka gehitu. Nahasketa horretan orein-azpizuna sartu, eta 2 orduz eduki. Ondoren, azpizuna atera, lehortu, gatza eta piperbeltza bota, eta frijitzen jarri. Horri tipula, azenarioa eta apioa gehitu. Koñaka bota, eta lurruntzen denean, hasierako nahasketarekin ardoa gehitu.

Orein-azpizuna eginda dagoenean, atera eta barazkiak beste ordubetez egosten utzi. Ondoren irina eta masustak gehitu, irabiagailutik pasatu, iragazi eta berotu. Irakiten hasten denean, masustak eta andere-mahatsak gehitu.

Hornigairako, sagarra laukitan zatitu eta frijitu. Ondoren, aranpasak gehitu, sua itzali eta aldez aurretik egositako gaztainak bota.