Bigarrenak
Lehendabizi, ahatea lotuko dugu, laranja erdia (azalik gabe) barruan duela, eta oliotan erre. Bertara, tipula, porrua eta azenarioa bota, juliana eran moztuta, eta sueztitu. Gran Manier eta ardo beltza bota ostean, egosi, guztia egin arte.
Bestalde, juliana eran moztu laranja-azala eta egosi almibar (ura eta azukrea) batean.
Ahatea eginda dagoenean, maizena bota eta birrindu, eta puntuan jarri saltsa. Ahatea zatitu lau pusketatan, eta saltsara bota, laranja-azala ere bai.
Aurkezpena: ahatea platerean jarri eta hornigai bezala, laranja zati batzuk jarri.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa