Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Arrautzak Perigord erara
Arrautzak Perigord erara
Osagaiak
  • Bi baserriko arrautza, xerra bat moldeko ogi, tipula erdia, 2 z/k modenako ozpina, 4 z/k Pedro Ximenez ardoa, 250 ml. haragi-salda, maizena, 2 xerra foie, 15 gr. boilur, olioa, gatza, piperrauts zuria.
Prestaketa

Hasteko, tipula oliotan bigundu, ozpina gehitu, urritzen utzi eta Pedro Ximenez bota. Segidan egosi egingo dugu. Ondoren, salda gehitu eta urritzen utzi behar da. Eta azkenik, maizena bota eta birrindu egin behar da. Iragazi eta irakin. Puntuan dagoenean, boilurra bota eta egosi 2 minutuz.

Bestalde, arrautzak egosi behar ditugu 35 minutuz, 65 graduan.

Eta ondoren, ogi-xerra eta foie-xerra plantxan egingo ditugu.

Aurkezteko, ogi-xerraren gainean lehendabizi foiea eta ondoren arrautza ipini. Egindako saltsa gainetik bota eta Pedro Ximenezekin egindako erredukzioarekin apaindu.