Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Itsas zapoaren trontzoa mojo minarekin
Itsas zapoaren trontzoa mojo minarekin
Osagaiak
  • Mojo mina prestatzeko:
  • Arbendol-irina, 10 g
  • Baratxuria, 30g
  • Gatza, 10 g
  • Piper txorizeroaren mamia, 100 g
  • Piperrauts gozoa, 30 g
  • Oliba-olioa, 200 g
  • Jerez ozpina, 30 g
  • Itsas zapoaren trontzoa edo osoa
  • Patatak eta tipula
Prestaketa

Hasteko, mojo min delakoa egiteko, termomixean txikituko ditugu osagai guztiak eta gorde egingo dugu geroko. Bestetik, panadera patata mehe-meheak egingo ditugu labean, tipularekin eta olio pixka batekin.

Geroago, itsas zapoa plantxan edo parrilan egingo dugu, eta labean emango diogu azken errealdia. Bukatutakoan, olio errea botako diogu gainetik, baratxuri eta piperminarekin. Sagardo-ozpina ere botako diogu. Platereratzeko, panadera patata batzuk jarriko dizkiogu, eta mojo minarekin zerbitzatuko dugu.