Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Bakailao trontzoak, panadera patatekin, piper berdeekin eta baratxuri konfitatuen saltsarekin
Bakailao trontzoak, panadera patatekin, piper berdeekin eta baratxuri konfitatuen saltsarekin
Osagaiak
  • Bakailao-trontzoak
  • Patatak, 3
  • Tipulak, 2
  • Piper berdeak, 3
  • Baratxuri konfitatuen saltsa
Prestaketa

Hasteko, garbitu patatak, zuritu eta ebaki laminatan. Bestetik, tipula zuritu behar da eta juliana eran ebaki. Jarrain, ebaki piperrak juliana zabalean.

Gero, gorritu patatak zartagin batean, eta egin ahala jarri laberako azpil batean. Olio horretan bertan, bigundu tipula eta piperra, eta egiten direnean, jarri patatekin batera. Denari, gatz pixka bat gehitu behar zaio.

Azkenik, jarri bakailao-trontzoak pataten gainean, eta eman errealdi bat labean, bakailaoa egin dadin. 10-15 bat minutu beharko ditu, zenbat lodi den.