Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Haragi-bolak saltsan
Haragi-bolak saltsan
Osagaiak
  • Haragi txikitua, 1 kg
  • Baratxuria, 3 ale
  • Tipula, 1 eta ½
  • Arrautzak 2
  • Gatza
  • Piperbeltz ehoa
  • Ogi birrindua
  • Porruaren zati zuria
  • Azenarioa 1
  • Azukrea, pixka bat
  • Piperrauts gozoa, pixka bat
Prestaketa

Hasteko, zuritu tipula, ebaki erditik eta irabiatu. Bestetik, haragi-bolak egiteko erabili behar diren osagai guztaiak nahastu behar dira. Gero, egin bola txikiak eta ogi arrailetan pasatu. Jarraian, frijitu olio berotan eta gorde.

Saltsa egiteko, bigundu barazkiak oliotan, eta gero, gehitu tomatea, gatza, azukrea eta piperautsa. Dena hozten utzi behar da, txikitu gero eta iragazi.

Azkenik, jarri haragi-bolak kazola batean, bota saltsa eta eman irakinaldi bat.